20:16

Txirrindularitza

ANDALUZIAKO ITZULIA

Magnus Sheffieldek irabazi du hirugarren etapa, azken kilometroan ihes eginda

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Ineoseko gazte estatubatuarrak 30 txirrindulariz osatutako taldetik egin du jauzi etapa amaieran, eta bakar-bakarrik heldu da Oturako helmugara.

  • Magnus Sheffield

    Magnus Sheffield. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Magnus Sheffield estatubatuarrak (Ineos) irabazi du ostiral honetan jokatu den Andaluziako Itzuliaren 68. edizioko hirugarren etapa Lucena eta Otura artean (153 kilometro) jokatu dena. Ez dira bertan izan Gazprom Rusvelo Errusiako taldeko kideak, txirrindularietako batek covid-19arekin positibo eman baitu.

Alessandro Covi (UAE Team Emirates) italiarrak lidertzan jarraitzen du bigarren jardunaldiz jarraian, Miguel Angel 'Superman' Lopez (Astana) kolonbiarrari 8 segundoko aldea aterata.

Jon Barrenetxea (Caja Rural), Xabier Isasa eta Ibai Azurmendi (Euskaltel) eta Juan Antonio Lopez-Cozar (Burgos) izan dira eguneko protagonistak, baina haien ihesaldiak ez du arrakastarik izan

Amaierarako 30 kilometro falta zirenean, tropela zatitu egin da Simon Yates, Superman Lopez eta Mikel Landaren maniobrekin, baina Covik ezin hobeto eutsi dio egoerari, nahiz eta taldekiderik gabe gelditu.

Lasterketa 30 txirrindulariko talde batean hautsi da, faboritoak aurreko postuetan zeudela. Haien atzetik zatikatuta geratu den tropel nagusia zegoen, eta ezin izan ditu harrapatu, nahiz eta Oturako helmugatik 2 kilometrora iheslarietako zenbait erori egin diren.

Bertan, kaltetuena Carlos Rodriguez Ineos taldeko granadarra izan da, bi minutu eta erdi galdu baititu ezbeharraren ondorioz.

Ordea, Magnus Sheffield taldekideak eman dio Ineosi eguneko poztasuna. Indar handiarekin egin du jauzi 30 kidez osatutako taldetik, eta azken kilometroan izandako nahasmena aprobetxatu du helmuga bakarrik zeharkatzeko.

Granadako probintzia izango da Andaluziako lasterketako laugarren eta azken-aurreko etaparen epizentroa larunbat honetan, Cúllar Vega eta Baza artean. 167,4 kilometro bete beharko dituzte parte-hartzaileek, tartean hiru mendate eta bi tarteko helmuga gainditu beharko dituztela.

ETAPAKO SAILKAPENA:

1 - SHEFFIELD Magnus (INEOS) 3:54:37

2 - CLARKE Simon (Israel) +0:03

3 - DEWULF Stan (AG2R) d.b.

4 - TURNER Ben (INEOS) d.b.

5 - VANSEVENANT Mauri (Quick-Step) d.b.

6 - POELS Wout (Bahrain) d.b.

7 - COVI Alessandro (UAE) d.b.

8 - YATES Simon (Team BikeExchange) d.b.

9 - LÓPEZ Miguel Ángel (Astana) d.b.

10 - DEVENYNS Dries (Quick-Step) d.b.

SAILKAPEN NAGUSIA:

1 - COVI Alessandro (UAE) 13:09:41

2 - LÓPEZ Miguel Ángel (Astana) +0:08

3 - CLARKE Simon (Israel) +0:10

4 - DEVENYNS Dries (Quick-Step) d.b.

5 - CRAS Steff (Lotto Soudal) d.b.

6 - HAIG Jack (Bahrain) d.b.

7 - RODRÍGUEZ Cristián (TotalEnergies) d.b.

8 - SOSA Iván Ramiro (Movistar) d.b.

9 - POZZOVIVO Domenico (Intermarché) d.b.

10 - RODRIGUEZ Carlos (INEOS) d.b.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena