18:47

Txirrindularitza

Evenepoel, lidergoan

Jakobsen, nagusi Valentziako Itzuliko bigarren etapan

EITB Media

Quick-Step taldeko txirrindulariak esprintean mendean hartu ditu Molano (bigarren) eta Viviani (hirugarren). Taldekide duen Remco Evenepoelek lidergoari eutsi dio.

5:16
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Fabio Jakobsenek (Quick-Step) irabazi du Valentziako Itzuliko bigarren etapa, ostegun honetan Betera eta Torrent artean (172,1 kilometro) egin dena. Asteazkenean lehen etapa irabazi zuen eta Jakobsenek taldekide duen Remco Evenepoelek lidergoari eutsi dio.

Etapa hasieran eratu da ihesaldia, Mathijs Paaschens (Bingoal Pauwels), Sergio Martin (Caja Rural), Ivan Cobo (Kern Pharma), Joseph Rosskopf (Human Powered), Xabier Mikel Azparren (Euskatel) eta Benjamin King (Human Powered) txirrindulariekin. Helmugarako 40 kilometro falta zirenean, Martin eta Cobo atzean geratu dira; beraz, lau txirrindulari geratu dira lasterketaren buruan. Quick-Step taldea jarri da tropelaren buruan azken kilometroetan eta ihesaldiko kideak harrapatu ditu.

Garaipena esprintean erabaki da, eta azken metroetan Jakobsen izan da onena. Herbehereetako txirrindulariak mendean hartu ditu Juan Molano (bigarren) kolonbiarra eta Elia Viviani (hirugarren) italiarra.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    27 18:00 - 20:00 IGERIKETA | Donostiako Gabonetako Saria
    28 22:10 - 00:30 PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Jaka-Imaz

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena