Txirrindularitza
KONTRATU LUZATZEA
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Txirrindulari bilbotarrak zazpigarren denboraldia beteko du Nafarroako taldean, bertako erreferente bat izanik.
Jonathan Lastra. Argazkia: @CajaRural_RGA
Jonathan Lastra bizkaitarrak Caja Rural-Seguros RGA taldean jarraituko du datorren denboraldian, taldeak berak asteazken honetan baieztatu duenez.
Hala, Lastrak zazpigarren denboraldia beteko du Caja Ruralen, profesionaletan eman dituen guztiak, eta 2022an ere UCI Pro Team mailan lehiatuko da. Amaitu berri den denboraldiko emaitzei dagokienez, laugarren postuan bukatu zuen Algarveko Itzulia, bigarren izan zen Sierra Tramontana sarian eta Arrabidako klasikoan, eta seigarren tokia erdietsi zuen Valentziako Erkidegoko Itzulian.
Bilboko txirrindulariaren kontratua berritzearekin batera, Caja Ruralek Alvaro Cuadros granadarrak eta Orluis Aular venezuelarrak ere taldean beste denboraldi batez jarraituko dutela jakinarazi du.
Hurrengo zuzenekoak
27 | 18:00 - 20:00 | IGERIKETA | Donostiako Gabonetako Saria |
28 | 22:10 - 00:30 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Jaka-Imaz |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa