11:17

Txirrindularitza

Bi urterako kontratua

Gorka Izagirrek Movistarrekin sinatu du

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Taldeak egiten duen bosgarren fitxaketa da, Oscar Rodriguez, Max Kanter, Alex Aranburu eta Oier Lazkanoren kontratazioen ostean.

  • Gorka Izagirreren fitxaketa iragartzeko Movistarrek ateratako irudia

    Gorka Izagirreren fitxaketa iragartzeko Movistarrek ateratako irudia. Iturria: @Movistar_Team

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Gorka Izagirre (Ormaiztegi, 34 urte) Movistar taldera itzuliko da, lau urteren ostean, Eusebio Unzuek zuzentzen duen taldearekin bi urterako kontratua sinatuta.

Izagirrek Bahrein taldera joateko utzi zuen Movistar, eta azken hiru denboraldiak Astana taldean eman ditu. Gipuzkoarrarena Unzueren taldeak datorren denboraldiari begira egiten duen bosgarren fitxaketa da, Alex Aranburu, Oier Lazkano, Max Kanter eta Oscar Rodriguezenaren ostean.

Izagirrek bederatzi garaipen ditu; tartean,  2017ko Italiako Giroko etapa bat, 2018ko Espainiako Txapelketa, 2019ko Tour de La Provence eta 2020ko Gran Trittico Lombardo (gaur egun Tre Valli Varese izena duena).

"Oso pozik nago Movistarrera itzuliko naizelako, eta 'itzuli' diot eman eman nituen lau urteak nire ibilbideko onenak izan direlako, kirol mailan eta animo aldetik. Urte hauetan bere etxea utzi eta beste leku batera joan den haurra bezala sentitu naiz: mundua ezagutu dut, eta orain etxera itzuliko naiz. Ikasitako guztiaz baliatu eta nire onena eman nahi diot taldeari", adierazi du Ormaiztegiko txirrindulariak.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    27 18:00 - 20:00 IGERIKETA | Donostiako Gabonetako Saria
    28 22:10 - 00:30 PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Jaka-Imaz

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena