12:30

Txirrindularitza

Denboraldi amaiera

Euskatel-Euskadik Italian eta Kroazian jokatuko ditu azken lasterketak

EITB MEDIA

Siciliako Giroa eta la CRO Race lasterketetan hartuko du parte euskal taldeak.

  • Euskaltel-Euskadi

    Euskaltel-Euskadi

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Euskaltel-Euskadi taldeak bi itzulitan parte hartuko du aste honetan, Giro di Sicilia (Italia) eta CRO Race (Kroazia), asteartean hasita. Guztira, 13 txirrindulariak arituko dira bi multzo lehiakorretan.

Antonio Angulo, Xabier Mikel Azparren, Unai Cuadrado, Asier Etxeberria, Gotzon Martín eta Luis Ángel Maté lehiatuko dira Kroazian, sei etapatan asteartetik igandera, Jorge Azanzaren zuzendaritzapean.

Jokin Aranburu, Iker Ballarín, Mikel Bizkarra, Joan Bou, Unai Iribar, Mikel Iturria eta Txomin Juaristi, ordea, Italiako Giro di Siciliako itzulian lehiatuko dira lau etapatan asteartetik ostiralera, David Echavarri zuzenduta. Multzo hau Italiako denboraldiko azken klasikoetan arituko da urriko lehendabiziko astean. Sizilian, 20 talde izango dira, bost WorldTour mailakoak.

Jorge Azanza, kirol zuzendaria: "Kroazia maila handiko lasterketa da, etapa luzeak dira eta ibilbide bihurria dute. Sizilia, berriz, itzuli menditsuagoa da, gogorragoa, eta saio bat gainean bukatuko da. Hainbat txirrindulari oso ondo iristen zaizkigu denboraldiko amaiera honetara. Egunero egingo diogu aurre saioei ezer baztertu gabe hasiera batean. Horrenbestez, helburua betikoa izango da: saio bat irabazten eta sailkapen nagusian txirrindulari bat sartzen aurreneko postuetan saiatuko gara".

CRO Race (irailak 28 - urriak 3)

Asteartea, 1. etapa: Osijek - Varaždin, 237 km

Asteazkena, 2. etapa: Slunj - Otocac, 187 km

Osteguna, 3. etapa: Primošten - Makarska, 167 km

Ostirala, 4. etapa: Zadar - Crikvenica, 197 km

Larunbata, 5. etapa: Rabac/Labin - Opatija, 137,5 km

Igandea, 6. etapa: Samobor - Zagreb, 156,5 km

Giro di Sicilia (irailak 28 - urriak 1)

Asteartea, 1. etapa: Avola – Licata, 179 km

Asteazkena, 2. etapa:  Selinunte (Castelvetrano) – Mondello (Palermo), 173 km

Osteguna, 3. etapa: Termini Imerese – Caronia, 180 km

Ostirala, 4. etapa: Sant´Agata di Militello – Mascali, 180 km

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    27 18:00 - 20:00 IGERIKETA | Donostiako Gabonetako Saria
    28 22:10 - 00:30 PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Jaka-Imaz

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena