19:32

Txirrindularitza

Flandria 2021

Elisa Balsamorentzat urrezko domina iraupeneko proban

EITB MEDIA

Marianne Vos eta Katarzyna Niewiadoma bigarren eta hirugarren geratu dira, hurrenez hurren. Ane Santesteban, 39. postuan, euskal ziklista onena izan da.

0:51
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Elisa Balsamok irabazi du Flandriako Munduko Txapelketako iraupeneko proba. Anberes eta Lovaina herrien artean 157,7 kilometroko ibilbidea osotu dute txirrindulariek.

Italiarrak esprintean erdietsi du urrezko domina. Bigarren postuan Herbeheretako Marianne Vos ziklista handia heldu da eta ondorioz zilarra jantzi; hirugarren postua eta brontzea Poloniako Katarzyna Niewiadomak erdietsi egin du.

Euskal ziklistek ez dute oso postu onak lortu, onena Ane Santesteban izan da 39. postuan.

Nabarmentzekoak dira podiumean egon ez diren bi txirrindulari, alde batetik Kubako Arlenis Sierra, bosgarrena sailkapenean, eta Mavi Garcia espainiarra; 24 kilometroren faltan erasoa jo eta 14 kilometro eman zituen ihesaldian.

Azkenean lasterketa esprintean erabaki zen eta nahiz eta Vos faboritoa izan Elisa Balsamok erdietsi zuen garaipena Lovainako helmugan 3 ordu, 53 minutu eta 27 segundo burutuz.

SAILKAPENA

1. BALSAMO Elisa, 3:52:27

2. VOS Marianne, d.b.

3. NIEWIADOMA Katarzyna, 0:01-ra

4. VAS Kata Blanka, d.b.

5. SIERRA Arlenis, d.b.

6. JACKSON Alison, d.b.

7. VOLLERING Demi, d.b.

8. LUDWIG Cecilie Uttrup, d.b.

9. BRENNAUER Lisa, d.b.

10. RIVERA Coryn, d.b.

...

39. SANTESTEBAN Ane, 3:31-ra

55. MERINO Eider, 8:55-ra

77. OYARBIDE Lourdes, 9:13-ra

Pelotón

Tropela

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    25 Zuzenean 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena