19:02

Txirrindularitza

Munduko Txapelketa

Alemania, munduko txapelduna txandakako erlojupeko mistoan

EITB Media

Toni Martin, Lisa Brennauer, Lisa Klein, Mieke Kröger, Niklal Arndt eta Max Waldcheid txirrindulariek osatutako taldeak erdietsi du urrezko domina Munduko Txapelketan. Oyarbide, Isasi eta Azparren euskal txirrindulariek Espainiarekin parte hartu dute, eta 11. izan dira.

  • Alemania

    Alemaniako selekzioko txirrindulariak, urrezko dominekin. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Alemania da munduko txapelduna txandakako erlojupeko mistoan, asteazken honetan nagusi izan baita Knokke-Heist eta Brujas artean (44,5 km) egin den Flandeseko (Belgika) Txirrindularitzako Munduko Txapelketako proban.

Selekzio alemaniarrak 50 minutu eta 14 segundoko marka ezarri, eta urrezko domina erdietsi du. Herbehereak izan da bigarren 12 segundora. Italiak hirugarren postuan amaitu du, 38 segundora. Suitza podiumetik at geratu da, bost zentesimagatik. Agur bikaina izan da erretiroa hartuko duen Tony Martin alemaniarrarentzat.

Lourdes Oyarbide, Ziortza Isasi eta Xabier Mikel Azparren euskal txirrindulariek Espainiako selekzioarekin parte hartu dute. Sara Martin, Lluis Mas ea Diego Lopez izan dituzte taldekide. Espainia hamaikagarren izan da.

Txandakako erlojupeko mistoko sailkapena:

.1. Alemania 50'49"

.2. Herbehereak + 12"

.3. Italia + 37,74"

.4. Suitza + 37,79"

.5. Britainia Handia + 54"

.6. Danimarka + 1'16"

.7. Belgika + 1'21"

.8. Estatu Batuak + 2'09"

.9. Frantzia + 2'51"

10. Polonia + 3'23"

11. Espainia + 4'05"

12. Austria + 4'33"

13. UCI Word Tour Centre + 6'28"

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena