Txirrindularitza
Flandriako Munduko Txapelketa
EITB MEDIA
Urrea Danimarkako Johan Price-Pejtersenek lortu du. Arratsaldean emakumezkoen erlojuaren kontrako proba jokatuko da, Ziortza Isasi (Eneicar - RBH Global) parte-hartzaileen artean dela.
Txirrindularitza
Gaur goizean jokatu da Flandriako Txirrindularitzako Munduko Txapelketako 23 urtez azpikoen erlojuaren kontrako lasterketa.
Knokke-Heisten hasi eta Brujasen amaitu da, eta 30,3 kilometroko ibilbidea izan du probak.
Azkarrena Johan Price-Pejtersen (Danimarka) izan da, zilarra Luke Plappyrentzt (Australia) txirrindulariak kolkoratu du, eta brontzea Florian Vermeersch (Belgika) txirrindulariarentzat izan da.
Euskaltel-Euskadiko Mikel Azparren, berriz, lehen postutik 1:35era sartu da, eta, ondorioz, 21. postuan sailkatu da.
Arratsaldean, emakumezkoen erlojuaren kontrako proba jokatuko da, Ziortza Isasi (Eneicar - RBH Global) parte-hartzaileen artean dela.
SAILKAPENA
1. PRICE-PEJTERSEN, Johan (Danimarka) 0:34:29
2. PLAPP, Luke (Australia) 0:10era
3. VERMEERSCH, Florian (Bélgica) 0:11ra
...
21. AZPARREN, Xabier Mikel (Euskadi) 1:25era
EGITARAUA
Irailak 20, astelehena
23 urtez azpikoen gizonezkoen erlojupekoa (Knokke-Heist - Brujas, 30,3 km)
Emakumezkoen erlojupekoa (Knokke-Heist - Brujas, 30,3 km), 14:40-16:40; Ziortza Isasi (Eneicar - RBH Global) tartean
Irailak 21, asteartea
Emakumezkoen Junior mailakoen erlojupekoa (Knokke-Heist - Brujas, 19,3 km), 10:30-12:20
Gizonezkoen Junior mailakoen erlojupekoa (Knokke-Heist - Brujas, 22,3 km), 14:55-17:05
Hurrengo zuzenekoak
25 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa