Txirrindularitza
Europako Txapelketa
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Atzetik, Ellen van Dijk eta Lisa Brennauer bigarren eta hirugarren sailkatu dira, hurrenez hurren. Lourdes Oyarbide euskal txirrindularia, aldiz, 29. postuan helmugaratu da, faboritoetatik urrun.
Erlojupeko Europako Txapelketaren podiuma. Argazkia: UEC Cycling.
Marlen Reusser suitzarrak irabazi du erlojupeko Europako Txapelketa, Italian. Atzetik, Ellen van Dijk herbeheretarra eta Lisa Brennauer alemaniarra bigarren eta hirugarren sailkatu dira, hurrenez hurren. Lourdes Oyarbide euskal txirrindularia, aldiz, 29. postuan helmugaratu da, faboritoetatik urrun.
Reusserrek irabazi du Ellen van Dijkren aurkako borroka. Herbeheratarrak ezin izan du bere bosgarren garaipena lortu Europako txapelketan, 2016an, 2017an, 2018an eta 2019an irabazi ostean. Suitzarrak 19 segundoko aldearekin lortu du lehenengo postua, eta Brennauer 1'02"-ra geratu da.
Aldiz, Lourdes Oyarbide txirrindulari euskalduna 29. postuan sailkatu da, faboritoetatik urrun, 4'10"-ra.
Sailkapen nagusia
1 - REUSSER Marlen (Suitza) 27'13"
2 - VAN DIJK Ellen (Herbehereak) + 19"
3 - BRENNAUER Lisa (Alemania) + 1'02"
4 - KLEIN Lisa (Alemania) + 1'22"
5 - MARKUS Riejanne (Herbehereak) + 1'43"
6 - KONONENKO Valeriya (Ukrainia) + 1'52"
7 - KIESENHOFER Anna (Austria) + 2'00"
8 - BUSSI Vittoria (Italia) + 2'09"
9 - VAN DE VEL Sara (Belgika) + 2'13"
10 - NORSGAARD Emma (Danimarka) + 2'18"
29 - OYARBIDE Lourdes (Euskal Herria) + 4'10"
Hurrengo zuzenekoak
08 | 21:00 - 23:45 | PILOTA | Lau t'erdiko txapelketa | B Serieko Finalaurrekoak: Bakaikoa vs Murua / Egiguren V vs Larrazabal |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa