Txirrindularitza
2020ra arte
EITB MEDIA
Txirrindulari arabarrak 2022ra arte luzatu du talde urdinarekin duen kontratua.
Lourdes Oyarbide. Artxiboko argazkia
Movistar taldeak hainbat txirrindulariren kontratuak luzatuko dituela iragarri du astelehen honetan, tartean Lourdes Oyarbide arabarrarena. Hala, Oyarbidek beste denboraldi batez jarraituko du Movistarreko elastiko urdina soinean duela, 2022ra arte. Asparrengoarekin batera, Alicia Gonzalezek (2022) Sheyla Gutierrezek (2023) eta Barbara Guarischik (2023) ere luzatu dute kontratua.
Sebastian Unzuek zuzentzen duen taldeak Oyarbideren eta Gonzalezen "lanerako gaitasuna eta adimen kolektiboa" eta Guarischiren eta Gutierrezen "esperientzia eta kalitate indibiduala" nabarmendu ditu. Oyarbide, Gonzalezekin batera, 2018tik daude taldean, hau da, Movistarrek emakumezkoen saila abiatu zuenetik.
Arabako kirolaria pozik azaldu da Twitter sarean duen profilean: "Urtebete gehiago familia handi honekin".
UN AÑITO MÁS CON ESTA GRAN FAMILIA! ¿¿ https://t.co/94t3FqZTGP
— Lourdes Oyarbide (@Lourdes_OJ) August 30, 2021
Horrela, Movistar taldeak dagoeneko 13 txirrindulari baieztatu ditu 2022ko denboraldirako, oraindik osatu gabe dagoen zerrendan: Katrine Aalerud (NOR), Aude Biannic (FRA), Jelena Eric (SRB), Sarah Gigante (AUS), Alicia González (ESP), Barbara Guarischi (ITA), Sheyla Gutiérrez (ESP), Sara Martín (ESP), Emma Norsgaard (DIN), Lourdes Oyarbide (EUS), Paula Patiño (COL), Gloria Rodríguez (ESP) eta Annemiek van Vleuten (NLD).
Hurrengo zuzenekoak
28 | 22:10 - 00:45 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Jaka-Imaz |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa