17:59

Txirrindularitza

Espainiako Itzulia (10. etapa)

Storerrek beste etapa garaipen bat lortu du Vueltan eta Eiking da lider berria

A. B. E. | EITB Media

Michael Storerrek irabazi du Vueltako 10. etapa, eta bigarrenez erdietsi du etapa garaipena aurtengo edizioan. Odd Christian Eikingek elastiko gorria jantzi du. Faboritoen arteko lehian, Mas, Lopez, Roglic eta Haig batera helmugaratu dira. Bernalek denbora galdu du.

1:53
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Michael Storerrek (Team DSM) garaipena lortu du Espainiako Itzuliko hamargarren etapan, astearte honetan egin den Roquetas de Mar eta Rincon de la Victoria artean (189 km). Bestalde, Odd Christian Eiking (Intermarche-Wanty-Gobert Materiaux) da lasterketako lider berria.

Storerrek bigarren garaipena du aurtengo edizioan, zazpigarren etapa ere irabazi baitzuen. Mauri Vansevenant (Deceuninck-Quick Step) izan da bigarren eta Clement Champoussin (AG2R Citröen) hirugarren. Eikingek bosgarren postuan gurutzatu du helmuga eta liderraren elastiko gorria jantzi du. Julen Amezqueta (Caja Rural-Seguros RGA) hamaikagarren izan da.

Eguneko ihesaldian egon da Alex Aranburu (Astana-Premier Tech), baina etapa irabazteko lehian egoteko aukera gabe geratu da Almachar mendateko igoeran, helmugatik 16 kilometrora, Storerrek erasoa jo duenean. Tropelean, aldiz, Primoz Roglicek (Jumbo Visma) erasoa jo du, eta aurkari zuzenak atzean utzi ditu; esloveniarra, ordea, erori egin da jaitsieran, Enric Mas (Movistar), Miguel Angel Lopez  (Movistar) eta Jack Haig (Bahrain Victorious) txirrindulariek harrapatu egin dutelarik. Laurak batera iritsi dira helmugara.

Eguneko galtzaile nagusia Egan Bernal (Ineos Grenadiers) izan da, 37 segundo galdu baititu Mas, Lopez, Roglic eta Haigekiko.

Sailkapen nagusiko lehen postuan da Eiking, eta 58 segundo ateratzen dizkio Guillaume Martini (Cofidis, Solutions Credits). Hirugarren da Primoz Roglic, liderrarekiko 2'17"ra. Enric Mas laugarren da 2'45"era, Miguel Angel Lopez bosgarren 3'38"ra, Jack Haig seigarren 3'59"ra eta Egan Bernal zazpigarren 4'46"ra.

10. etapako sailkapena:

1 - STORER Michael (Team DSM) 4:09:21

2 - VANSEVENANT Mauri (Deceuninck - Quick Step) + 22"

3 - CHAMPOUSSIN Clément (AG2R Citroën) + 22"

4 - VAN BAARLE Dylan (INEOS Grenadiers) + 22"

5 - EIKING Odd Christian (Intermarche - Wanty - Gobert Materiaux) + 22"

6 - NARVÁEZ Jhonatan (INEOS Grenadiers) + 51"

7 - SCHULTZ Nick (Team BikeExchange) + 51"

8 - BOUCHARD Geoffrey (AG2R Citroën) + 51"

9 - CALMEJANE Lilian (AG2R Citroën) + 51"

10 - ELISSONDE Kenny (Trek - Segafredo) + 51"

Sailkapen nagusia:

1 - EIKING Odd Christian (Intermarche - Wanty - Gobert Materiaux) 38:37:46

2 - MARTIN Guillaume (Cofidis, Solutions Credits) + 58"

3 - ROGLIC Primož (Jumbo-Visma) + 2'17"

4 - MAS Enric (Movistar Team) + 2'45"

5 - LOPEZ Miguel Angel (Movistar Team) + 3'38"

6 - HAIG Jack (Bahrain - Victorious) + 3'59"

7 - BERNAL Egan (INEOS Grenadiers) + 4'46"

8 - KUSS Sepp (Jumbo-Visma) + 4'57"

9 - YATES Adam (INEOS Grenadiers) + 5'01"

10 - GROßSCHARTNER Felix (BORA - hansgrohe) + 5'42"

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena