Txirrindularitza
Espainiako Itzulia
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Txirrindulari nafar beteranoak bere bederatzigarren Espainiako itzulia korrituko du.
Mikel Nieve. Argazkia: Artxiboko irudia
Mikel Nieve (Leitza, 37 urte) Espainiako Itzulian izango da BikeExchange taldearekin Michael Matthews eta Luccas Hamilton australiarrekin batera. Bere bederatzigarren Vuelta izango denean, etapa garaipenen bat bilatzen saiatuko da txirrindulari nafarra, 2010ean, Cotobellon, lortutakoa bezalakoa, Euskaltel-Euskadin ari zela.
Australiako taldeak honako zortziko honekin ekingo dio larunbat honetan Burgosen hasiko den Espainiako Itzuliko 76. edizioari: Mikel Nieve, Luka Mezgec (SLO), Damien Howson (AUS), Nick Schultz (AUS), Andrey Zeits (KAZ), Lucas Hamilton (AUS), Rob Stannard (AUS) eta Michael Matthews (AUS).
Munduko Txapelketan bi pódium lortu dituen Matthewsek garaipen bat lortzeko itxaropen handiekin ekingo dio bere hirugarren Vueltari.
"Vueltarako prest sentitzen naiz, indarberrituta, Frantziako Tour zail bat egin ostean. Orain podiumeko maila gorenera igotzeko motibatuta nago, Tourrean bi aldiz bigarren egin eta gero. Esprinterrentzat komeni zaizkigun etapa batzuk daudela uste dut, baina baita mendian ere ", esan du Canberrako txirrindulariak.
Bestalde, Lucas Hamilton, eroriko baten ondorioz Tourrean erretiratu egin behar izan zena, gogotsu abiatuko du Espainiako Itzulia.
"Tourra uzteak lur jota utzi ninduen, eta horregatik are gehiago motibatzen nau Vueltaren hasieran egoteak. Nire lehen aldia izango da lasterketan, baina badakit lasterketa bikaina dela".
Hurrengo zuzenekoak
25 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa