16:51

Txirrindularitza

3. etapa

Etapa garaipena eta lidergoa Bardetentzat Burgosko Itzulian; Landa hirugarren izan da, eta Nieve laugarren

A. B. E. | EITB Media

Romain Bardetek irabazi du hirugarren etapa eta lasterketako lider berria da. Frantziarrak 39 segundo atera dizkio Pozzovivo, Mikel Landa eta Mikel Nieveren taldeari. Landa bigarren da sailkapen nagusian, liderrarekiko 45 segundora.

7:52
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Romain Bardetek (DSM) irabazi du Burgosko Itzuliko hirugarren etapa, ostegun honetan Busto de Bureba eta Espinosa de los Monteros (173 km) artean egin dena, eta liderraren elastikoa jantzi du.

Frantziarrak, Picon Blancon gora lortu duen abantaila baliatu du helmugara ihes eginda iritsi eta garaipena lortzeko. Bardetek erorikoa izan du helmugarako bost kilometro falta zirenean, baina azkar zutitu da, eta garaipenak ez dio ihes egin.

Helmugan, Romain Bardetek 39 segundo atera dizkio Domenico Pozzovivo (Qhubeka NextHash), Mikel Landa (Bahrain Victorious) eta Mikel Nieve (BikeExchange) txirrindularien taldeari.

Sailkapen nagusiko bigarren postuan da Mikel Landa, Romain Bardet liderrarekiko 45 segundora. Hirugarren postuan da Domenico Pozzovivo, 58 segundora.

3. etapako sailkapena:

1 - BARDET Romain (DSM) 4:14:14

2 - POZZOVIVO Domenico (Qhubeka) + 39"

3 - LANDA Mikel (Bahrain) + 39"

4 - NIEVE Mikel (BikeExchange) + 39"

5 - BAYER Tobias (Alpecin) + 50"

6 - PADUN Mark (Bahrain) + 50"

7- ARU Fabio (Qhubeka) + 50"

8 - VLASOV Aleksandr (Astana) + 50"

9 - DE LA CRUZ David (UAE) + 50"

10 - RODRIGUEZ Oscar (Astana) + 50"

Sailkapen nagusia:

1 - BARDET Romain (DSM) 11:44:38

2 - LANDA Mikel (Bahrain) + 45"

3 - POZZOVIVO Domenico (Qhubeka) + 58"

4 - ARU Fabio (Qhubeka) + 1'00"

5 - DE LA CRUZ David (UAE) + 1'00"

6 - BOUCHARD Geoffrey (AG2R) + 1'00"

7 - PADUN Mark (Bahrain) + 1'05"

8 - SIVAKOV Pavel (INEOS) + 1'07"

9 - BUITRAGO Santiago (Bahrain) + 1'33"

10 - HÄNNINEN Jaakko (AG2R) + 1'45"

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    21 11:59 - 13:59 ZESTA-PUNTA | Emakumezkoen Hondarribiko Grand Slameko finala
    21 15:30 - 17:09 ERREMONTEA | Banakako finala: Ansa II vs Urriza
    21 17:10 - 19:59 PILOTA | San Mateoak: Ezkurdia-Martija vs Dario-Rezusta
    22 22:00 - 00:30 HERRI KIROLAK | EUSKAL PENTATLOIKO FINALA

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena