11:34

Txirrindularitza

TOKIO 2020 | TXIRRINDULARITZA

Roglicek eta Van Vleutenek urrezko domina eskuratu dute erlojupekoan; Ion Izagirrek ez du proba bukatu

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Esloveniarra eta herbeheretarra olinpiar txapeldun bihurtu dira. Ormaiztegiko txirrindulariak, berriz, giharretako arazoak izan ditu, eta erretiratu egin behar izan du.

  • Dumoulin (ezkerrean), Roglic (erdian) eta Dennis (eskuinean).

    Dumoulin (ezkerrean), Roglic (erdian) eta Dennis (eskuinean). Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Primoz Roglic txirrindulari esloveniarra erlojupeko olinpiar txapeldun bihurtu da asteazken honetan, Fujiko nazioarteko zirkuituan, Tom Dumoulin herbeheretarraren (zilarrezko domina) eta Rohan Dennis australiarraren (brontzea) aurretik.

Roglicek 55:04.19ko denbora behar izan du 44,2 kilometroko ibilbidea egiteko, hau da, Dumoulinek eta Dennisek baino minutu bat azkarrago. Lan ikusgarria egin du Roglicek eta, besteak beste, ibilbidearen azken zatian, bere aurretik atera diren Kasper Asgreen danimarkarra eta Joao Almeida portugaldarra harrapatu eta gainditu ditu.

Izagirre erretiratu egin da

Bestalde, Ion Izagirre Ormaiztegiko txirrindulariak ezin izan du proba amaitu, giharretako arazoak tarteko.

Gipuzkoarra "oso atsekabetuta" agertu da bere jarduna amaitu ostean, eta bi soloetan arazoak izan dituela azaldu du, baina horien arrazoi zehatza ezagutu gabe. Halaber, aitortu du ez direla amestutako jokoak izan Espainiako ordezkaritzarentzat.

 

GIZONEZKOEN PROBAKO SAILKAPENA:

1 - ROGLIC Primož (Eslovenia) 0:55:04

2 - DUMOULIN Tom (Herbehereak) +1:01

3 - DENNIS Rohan (Australia) +1:04

4 - KÜNG Stefan (Suitza) m.t.

5 - GANNA Filippo (Italia) +1:05

6 - VAN AERT Wout (Belgika) +1:40

7 - ASGREEN Kasper (Danimarka) +1:48

8 - URÁN Rigoberto (Kolonbia) +2:14

9 - EVENEPOEL Remco (Belgika) +2:17

10 - BEVIN Patrick (Zeelanda Berria) +2:20

 

Van Vleuten, igandeko atsekabea ahaztuta

Van Vleuten con la medalla de oro. Foto: EFE

Van Vleuten urrezko domnarekin. Argazkia: EFE

Emakumezkoen proban, Annemiek van Vleuten herbeheretarrak lortu du urrea 22,1 kilometroko ibilibidean, Marlen Reusser suitzarra eta Anna van der Breggen bere herrikidea (zilarra eta brontzea) gaindituta.

 Joan den igandeko atsekabearen ondoren (Van Vleuten errepideko lasterketako txapeldun bailitzan helmugaratu zen besoak gora zituela, bere aurretik Anna Kiesenhofer heldu zela jakin gabe), Movistar taldeko kirolariak irrikan zegoen urre olinpikoa lortu du

Herbeheretarra nagusitasunez gailendu da, 30 minutu eta 13 segundoko denborarekin. Zilarra Reusser suitzarrarentzat izan da, 56 segundora. Van der Breggen herbeheretarrak osatu du podiuma, 1:01era.

EMAKUMEZKOEN PROBAKO SAILKAPENA:

1 - VAN VLEUTEN Annemiek (Herbehereak) 0:30:13

2 - REUSSER Marlen (Suitza) +0:56

3 - VAN DER BREGGEN Anna (Herbehereak) +1:02

4 - BROWN Grace (Australia) +1:09

5 - NEBEN Amber (Ameriketako Estatu Batuak) +1:13

6 - BRENNAUER Lisa (Alemania) +1:57

7 - DYGERT Chloe (Ameriketako Estatu Batuak) +2:16

8 - MOOLMAN Ashleigh (Hegoafrika) +2:24

9 - LABOUS Juliette (Frantzia) +2:29

10 - LONGO BORGHINI Elisa (Italia) +2:47

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena