Txirrindularitza
107,4 kilometro
L. E. A. | EITB MEDIA
Bigarren Cecilie Uttrup Ludwig (FDJ Nouvelle-Aquitaine) danimarkarra izan da, eta hirugarren, Marianne Vos (Jumbo-Visma) herbeheretarra.
Albisteak (3)
Bideoak (1)
Demi Vollering (SD Worx) gailendu da La Course by Le Tour lasterketako zortzigarren eta azken edizioan. Guztira, 107,4 kilometroko ibilbidea egin dute Brest eta Landerneau artean.
24 urteko txirrindularia eta aurtengo Lieja-Bastoña lasterketako irabazlea onena izan da garaipena jokoan izan dute zortzi txirrindulariren taldean. 2:50.29ko denbora eginda gailendu da, Cecilie Uttrup Ludwig (FDJ Nouvelle-Aquitaine) danimarkarraren eta Marianne Vos (Jumbo-Visma) herbeheretarraren aurretik.
Anna van der Breggen (Team SD Worx) munduko txapelduna Fosse aux Loupseko mendateko igoeretan oso gogotsu aritu den arren, azkenean laugarren egin du.
Aurtengoa, lasterketaren azken edizioa izan da, 2022tik aurrera Frantziako Tourra bihurtuko baita.
Azken sailkapena
1 - VOLLERING Demi SD Worx 2:50:29
2 - LUDWIG Cecilie Uttrup FDJ Nouvelle Aquitaine Futuroscope +0:00
3 - VOS Marianne Team Jumbo-Visma Women +0:00
4 - VAN DER BREGGEN Anna SD Worx +0:00
5 - BROWN Grace Team BikeExchange +0:00
6 - NIEWIADOMA Katarzyna Canyon SRAM Racing +0:00
7 - PALADIN Soraya Liv Racing +0:00
8 - LIPPERT Liane Team DSM +0:00
9 - DEIGNAN Elizabeth Trek-Segafredo Women +0:04
10 - BERTIZZOLO Sofia Liv Racing +0:04
Hurrengo zuzenekoak
28 | 22:10 - 00:45 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Jaka-Imaz |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa