13:16

Txirrindularitza

Ekainaren 6tik, 13ra

Omar Fraile Suitzako Tourrean izango da, Astanarekin

EITB Media

UAE taldeak ere Suitzan izango den euren zazpikoaren berri eman du.

  • Omar Fraile (Astana)

    Omar Fraile (Astana)

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Igandean, ekainaren 6an, Suitzako Tourra hasiko da eta hilaren 13an amaitu.

Astana taldeak iragarri duen bezala Omar Fraile bizkaitarra bertan izango da eta taldeburua Jakob Fuglsang. Danimarkako txirrindulariak sailkapen nagusian postu on bat egitea izango du xede.

Beraz, hau da Kazakhstaneko taldearen zazpikoa: Omar Fraile (EUS), Manuele Boaro (ITA), Stefan De Bod (RSA), Yevgeniy Gidich (KAZ), Hugo Houle (CAN) eta Jonas Gregaard Wilsly (DIN).

Bestalde, Arabiar Emirerri Batuetako UAE taldeak ere bere taldea iragarri du; Frantziako Tourrean izango diren hainbat ziklista izango ditu Suitzan, hots, de la Cruz Hirschi eta Molano eta Muñoz kolonbiarrak.

Ondorioz, Fabrizio Guidik zuzenduko duen taldea horrela geratuko da: David De La Cruz (ESP), Rui Costa (POR), Ryan Gibbons (RSA), Marc Hirschi (SUI), Sebastian Molano eta Cristian Muñoz (KOL) eta Oliviero Troia (ITA).

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena