19:00

Txirrindularitza

Van Der Breggen munduko txapeldunak irabazi du Eibarko Hiria Sari Nagusia

A. A. | EITB MEDIA

Herbehereetako txirrindulariak Annemiek Van Vleuten eta Elisa Longo gainditu ditu Arrateko aldapetan.

  • Anna Van Der Breggen besoak gora dituela sartu da helmugan.

    Anna Van Der Breggen besoak gora dituela sartu da helmugan.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Anna Van Der Breggen txirrindulari herbeheretarrak irabazi du III. Eibarko Hiria Sari Nagusia, Arrateko azken igoeran erasoa jo eta Annemiek Van Vleuten (Movistar) herrikidea eta Elisa Longo Italiako txapelduna atzean utzi ostean.

Proba honekin, eliteko emakumezkoen txirrindularitza bueltatu da Eibarrera, aurreko edizioa pandemiagatik bertan behera geratu ondoren. Gainera, txirrindulari zerrenda ezin distiratsuagoarekin itzuli da, tartean garaile izan dena, hau da,Giroa hiru aldiz irabazi duen eta une honetan munduko txirrindulari onenetakoa den Van Der Breggen bera.

Lasterketak gorabehera gutxi izan ditu, ibilbidearen gogortasunak (117 kilometro) zuhurtzia gomendatu baitie parte-hartzaileei, baita errepideak ere, bustita baitzegoen euriaren poderioz.

Itxura eman du Van Der Breggen sufritzen ibili dela etapa amaieraren aurreko mendateetan, Van Vleuten, berriz agerraldiak egin ditu Itziarko gainean, lasterketa azken 30 kilometroetan sartzen ari zela.

Udanako mendatea (2. maila) gogor egin zaie txirrindulariei, malden gogortasunari euria gehitu baitzaie. Bertan egin da Arrateko santutegian garaipena jokatu zuen multzoko azken hautaketa.

Europako, munduko eta Italiako txapeldunak izan dira indartsuenak. Van Vleuten saiatu da lehendabizi, baina bere erasoak ez du arrakastarik izan. Movistarreko liderrak indarra galdu du, eta Van Der Breggenek amaieratik hiru kilometrora jo du behin betiko eraso-kolpea bere bi aurkariak atzean utzi eta Arrateko helmuga bakarrik gurutzatzeko.

Bere atzetik Van Vleuten eta Longo helmugaratu dira, bigarren eta hirugarren tokietan, hurrenez hurren. Ane Santesteban (Team BikeExchange) gipuzkoarra eta Eider Merino (A.R. Monex Women's Pro Cycling Team) bizkaitarra seigarren eta zortzigarren sailkatu dira, 1:06ra.

Sailkapenak:

1 - VAN DER BREGGEN Anna (SD Worx) 3:06:16
2 - VAN VLEUTEN Annemiek (Movistar Team) + 0:16
3 - LONGO BORGHINI Elisa (Trek-Segafredo Women) + 0:42
4 - BRAND Lucinda (Trek-Segafredo Women) + 1:06
5 - HARVEY Mikayla (Canyon SRAM Racing) d.b.
6 - SANTESTEBAN Ane (Team BikeExchange) d.b.
7 - MAGNALDI Erica (Ceratizit-WNT Pro Cycling) d.b.
8 - MERINO Eider (A.R. Monex Women's Pro Cycling Team) d.b.
9 - MUZIC Évita (FDJ Nouvelle Aquitaine Futuroscope) d.b.
10 - SPRATT Amanda (Team BikeExchange) + 1:10

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    28 17:15 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Artola-Mariezkurrena II vs Elordi-Zabaleta
    29 23:15 - 00:45 ERREMONTEA | Binakako Txapelketako finala

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena