17:54

Txirrindularitza

Romandiako Tourra (2. etapa)

Colbrellik bereganatu du bigarren etapa, eta Dennisek lidergoan jarraitzen du

EITB Media

Txirrindulari italiarra nagusi izan da Romandiako Tourreko 2. etapan, esprintean Bevin eta Hirschi mendean hartuta. Rohan Dennisek bigarren egunez jarraian eutsi dio liderraren elastikoari.

  • Sonny Colbrelli

    Sonny Colbrelli, garaipena ospatzen. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Sonny Colbrellik (Bahrain – Victorious) irabazi du Romandiako Tourreko bigarren etapa, La Neuveville eta Saint-Imier (165,7 km) artean egin dena. Rohan Dennisek (Ineos Grenadiers) lidergoari eutsi dio bigarren egunez jarraian. 

Azkenean, garaipena lortu du Sonny Colbrellik (Desenzano del Garda, Italia, 30 urte), bezperan Saganek irabazitako lehen etapan bigarren izan ostean. Ostegun honetan, italiarra izan da nagusi esprintean, Patrick Bevin (Israel Start Up) eta Marc Hirschi (UAE Emirates) mendean hartuta. Lasterketa irabazteko faboritoak tropelean iritsi dira.

Sailkapen nagusiko liderra da Rohan Dennis, Bevin da bigarren, zortzi segundora, gainsariei esker, eta ondoren Geraint Thomas eta Richie Porte Ineoseko taldeburuak daude, hirugarren eta laugarren postuetan, hurrenez hurren, liderrarengandik bederatzi segundora.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    25 Zuzenean 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena