17:05

Txirrindularitza

85. edizioa

Alaphilippek irabazi du Flèche Wallone klasikoa, azken metroetan Roglic gaindituta

A. B. | EITB Media

Julian Alaphilippe nagusitu da Belgikako klasiko handian, Huy mendateko igoerako azken txanpan Primoz Roglic gaindituta. Alejandro Valverderentzat izan da hirugarren postua.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Julian Alaphilippe (Deceuninck Quick Step) izan da Flèche Wallone klasikoaren 85. edizioko irabazlea, Huyko igoeran Primoz Roglic (Jumbo Visma) eta Alejandro Valverde (Movistar) mendean hartuta.

Huy mendateko helmugan hirugarrenez nagusitu da Alaphilippe. Txirrindulariek 193 kilometroko ibilbidea gainditu behar izan dute UCI World Tourreko lasterketa honetan. Munduko txapeldunaren elastikoarekin inork ez zuen lasterketa irabazi Cadel Evansek 2010ean garaipena lortu zuenetik, baina Julian Alaphilippek marka hori hautsi du asteazken honetan.

Ohiko moduan, Huyko igoeran erabaki da klasikoaren irabazlea. Roglicek erasoa jo du helmugarako 300 metro falta zirenean, Alaphilippe gurpilean jarri da, eta azken metroetan esloveniarra gainditu du. Sei segundo beranduago helmugaratu da Alejandro Valverde, hirugarren postuan.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena