Txirrindularitza
Herbehereak
I. G. | EITB MEDIA
Vos abiadurari esker aurreratu da, helmugan 3:00:20ko denbora eginda. Mavi Garcia espainiarrak seigarren postua lortu du.
Marianne Vos garaipena ospatzen. Irudia: EFE
Marianne Vos (Jumbo Visma) herbeheretarrak irabazi du Amstel Gold Raceko 7. edizioko esprintean, Valkenburg eta Berg en Terblijt artean (Herbehereak) 116 kilometroko ibilbidea egin ondoren. Mavi Garcia espainiarra seigarren geratu da.
Vosek nagusitasunez irabazi du helmugan 3:00:20ko denbora eginda, Demi Vollering (SD Worx) eta Annemiek van Vleuten (Movistar) herrikideen aurretik. Mavi Garcia (Alé btc Ljubljana) espainiarra esprintean sartu da, seigarren postuan.
Beste garaipen bat Marianne Vosentzat, holandarra faboritotzat jotzen zuen pronostikoa betez. Hiru aldiz munduko txapeldun izandakoak 233 garaipen lortu ditu, Italiako Giroa hiru aldiz irabazi du eta bost Flèche Wallone, beste garaipen nabarmenen artean.
Ibilbide gogorrean 50 korrikalari indartsuenak aukeratu zituen azken 55 kilometroetan, baina Annemiek van Vleuten (Movistar) izan zen hautagaiak gehiago filtratu zituena Caubergen, Anna van der Breggen (Team SD Worx) munduko txapelduna atzean utzi zuen eraso gogor batekin.
Van Vleutenek Demi Vollering eta Ashleigh Moolman-Pasio aurreratu zituen, Marianne Vosek, Elisa Longo Borghinik eta Katarzyna Niewiadoma poloniarrak bezala.
Zenbait saiakera egin ondoren, Van Vleutenen beste bat bezala helmugatik 2,5 kilometrora, hordagoa Niewiadoma eta Longo Borghiniren kargu iritsiko zela zirudien, baina elkar ulertu ez izanak garaipena euren artean lehiatzeko aukera zapuztu zuen.
Helmugatik 400 metrora, esprinta aurkeztu da hamar bat korrikalariren artean. Marianne Vos izan da indartsuena eta nagusitasunez irabazi du.
Hurrengo zuzenekoak
25 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa