18:14

Txirrindularitza

61. edizioa

Pidcockek Brabanzonako Gezia lasterketa irabazi du, Van Aert mendean hartuta

A. B. | EITB Media

Thomas Pidcocke ezustekoa eman du Belgikako lasterketa honen 61. edizioan. Wout Van Aert zen faboritoa, baina britainiarra nagusitu zaio azken metroetan.

  • Thomas Pidcock eta Wout Van Aert

    Thomas Pidcock garaipena ospatzen, Van Aert atzean duelarik. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Thomas Pidcock (INEOS-Grenadiers) izan da Brabanzonako Gezia lasterketako 61. edizioko irabazlea. Txirrindulariek 201,7 kilometroko ibilbidea gainditu behar izan dute Leuven eta Overijse artean.

Helmugarako 50 kilometro falta zirenean hasi da mugimendua faboritoen artean. Van Aerten Jumbo-Visma taldeak eta Pidcocken INEOSek amaiera eman nahi izan diote etengabeko ihesaldi saiakerei, eta erritmoa bizitu dute. Pidcockek jo du lehen erasoa, Wout Van Aert eta Matteo Trentin (UAE-Team Emirates) berarekin eraman dituelarik lasterketaren buruaren bila.

Van Aertek erritmoa bizitu du helmugarako 30 kilometro falta zirenean, eta 18 txirrindularik osatutako taldea, zazpira murriztu zuen. Ondoren, Trentin ibili da lasterketaren buruan, baina Pidcockek eta Van Aertek harrapatu egin dute helmugarako 14 kilometro falta zirenean.

Pidcock, Trentin eta Van Aert batera iritsi dira azken aldapara, helmugatik 1,5 kilometrora. Hiruren artean egn da jokoan garaipena. Elkarri begira ibili dira, Van Aertek esprinta abiaraztea erabaki du, bazirudien garaipena lortuko zuela, baina Pidcockek ondo eutsi dio gurpilean eta aurreratu egin du azken metroetan, garaipena erdietsiz.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena