Txirrindularitza
Gante-Wevelgem 2021
L.E.A. | EITB MEDIA
Bigarren eta hirugarren postuak Italiako bi txirrindularirentzat izan dira; Giacomo Nizzolo eta Matteo Trentin.
Van Aert, garaipena ospatzen. Argazkia: Efe.
Wout van Aert (Jumbo Visma) belgikarrak irabazi du Ganet-Wevelgem klasikoaren 83. edizioa, helmugara ihes eginda iritsi den esprinterren taldeari gailenduta. 247,5 kilometroko ibilbidearen erdia ihes eginda egin dute.
Aurtengo Tirreno-Adriatikoan bi etapa irabazi eta Milan-Sanremon hirugarren egin ostean, Van Aert indartsuena izan da Flandriako Tourrerako astebete falta denean. Bere atzetik sartu dira helmugan Giacomo Nizzolo, Matteo Trentin eta Sonny Colbrelli italiarrak.
Gante-Wevelgemen ez da Mads Pedersen munduko txapeldunaren Trek Segafredo taldea egon, bi kidek positibo eman dutelako koronabirusagatik. Pedersen izan zen iazko garailea.
Bora-Hansgrohe talde alemaniarra ere ez da irteeran egon, Matt Wallsen positiboaren ondorioz. Ostiralean ere E3 Saxo Bank klasikotik kanpo geratu ziren eta gaur ez dute antolatzaileen oniritzia jaso.
Pedersenen eta Mathieu van der Poelen hutsek lasterketa Wout van Aerten eta beste esprinter batzuen arteko lehia bihurtu dute, tartean Sam Bennett irlandarra. Azkenean, garaipena belgikarrarentzat izan da.
Hurrengo zuzenekoak
25 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa