Txirrindularitza
Martxoaren 22tik 28ra
L.E.A. | EITB MEDIA
Aurtengo edizioko zazpi etapetan denetarik izango da: esprinterrentzako aukerak, mendia eta erlojupeko bat.
Txirrindulariak, tropelean. Argazkia: Efe.
Kataluniako Volta astelehenean, martxoak 22, abiatuko da eta igandean, martxoak 28 bukatu, bere ehungarren edizioan. Parte-hartzaileen artean izen handiko txirrindulariak daude eta ibilbide berria eta erakargarria prestatu dute, mendeurrena behar bezala ospatzeko.
Guztira, 1.095,5 kilometro egingo dituzte, eta aurten, berritasun moduan, erlojuaren kontrako banakako etapa bat jokatuko dute, eta beste bi etapa mendien gainetan amaituko dira.
Etapa bakoitzean, gainera, txirrindulari handi bati omenaldia egingo diote. Sebastià Masdeu, Mariano Cañardo, Miquel Poblet, Joaquín Galera, Miguel Indurain eta aurten lehian izango den Alejandro Valverde dira omenduen izenak. Etapak era guztietakoak dira: esprinta jokatzekoak, 18,5 kilometroko erlojupekoa, Vallter 2000 eta Port Ainé mendateetan bukatuko diren bi etapa eta, azken egunean, Montjuicera igoera, ohiko amaiera.
Mathieu van der Poelen Alpecin Fenix taldea ez da egongo, ezta iazko irabazlea, Movistar taldeko Miguel Angel Lopez, baina bai Movistar taldea, Marc, Soler, Enric Mas eta lasterketa 2016 eta 2018 artean hiru aldiz irabazi duen Alejandro Valverde txirrindulariekin.
Parte-hartzaileak
Ineos Grenadiers taldea izango Da Movistarren aurkari nagusia. Talde britainiarra izarrez josita dator: Richard Carapaz, Richie Porte, Geraint Thomas eta Adam Yates.
Horiekin batera, Frantziako Tourra lau aldiz irabazi duen Chris Froome (Israel Start-Up Nation) izango da, baita Michael Woods, Dan Martin eta Nairo Quintana colombiarra ere.
Peter Sagan eslovakiarra eta hiru aldiz munduko txapelduna izandakoa ere lehian izango da.
Hurrengo zuzenekoak
25 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa