Txirrindularitza
Tirreno-Adriatikoa, 4. etapa
L.E.A. | EITB MEDIA
Esloveniarrak 35 segundoko aldea du Van Aert eta Higuita, bigarrenen ta hirugarren sailkatuekin, eta 38koa Mikel Landarekin.
Albisteak (3)
Bideoak (1)
Tadej Pogacar 2020ko Frantziako Tourreko irabazleak kolpea eman du larunbat honetak Tirreno-Adriatiko lasterketan jokatu duten laugarren etapan. UAE Team Emirateseko esloveniarrak erakustaldia eman du, Terni eta Prati di Tivo artean egin duten 148 kilometroko ibilbidean.
22 urteko txirrindulariak sasoi betean dagoela erakutsi du eta bakar-bakarrik sartu da Prati di Tivo mendateko helmugan. Sei segundo geroago sartu da Simon Yates britainiarra (Team BikeExchange) eta 29ra Sergio Higuita kolonbiarra (EF Education-Nippo). Higuitak Mikel Landa gainditu du azken metroetan eta arabarra laugarren izan da azkenean.
Horrela, Pogacar da orain lasterketako liderra, Wout van Aerti lehen postua kenduta. Belgikarra lidergoa defendatzen saiatu da, eta eraso ugari jaso ditu azken kilometroetan, baina azkenean bederatzigarren sartu da 45 segundora.
Amaierarako hiru etaparen faltan, Pogacarrek 35 segundoko aldea du Van Aertekin eta Higuitarekin. Mikel Landari, berriz, 38 segundo ateratzen dizkio.
Igandean, 56. edizioko bosgarren etapa jokatuko dute, 205 kilometrokoa, Catellalto eta Castelfidardeo artean.
Hurrengo zuzenekoak
10 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | 4 t'erdiko finalaurrekoak: Altuna III vs Laso |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa