Txirrindularitza
Paris-Niza (1. etapa)
A. A. | EITB MEDIA
Deuceninck taldeko esprinter irlandarrak sasoiko dagoela erakutsi du, EAU Tourrrean beste bi garaipen erdietsita iritsi baita Frantziako lasterketara.
Sam Bennett. Argazkia: EFE
Albisteak (2)
Sam Bennett irlandarrak (Deceuninck Quick Step), 2020ko Tourreko elastiko berdea eskuratu zuenak, bere nagusitasuna erakutsi du Paris-Nizako 79. edizioko hastapeneko etapan, eta, hartara, liderraren maillota bereganatu du.
Bennettek (30 urte) bi etapa irabazi berri ditu EAUko Tourrean, bere abiadura inposatu du Saint-Cyr-L'École-ko helmugan, 42,9 kilometro orduko batez bestekoarekin egin den etapan. Haren ostean sartu dira beste bi espriter handi: Arnaud Demare (Groupama) frantziarra eta Mads Pedersen (Trek) daniarra.
Urduritasuna izan da nagusi etapako amaiera aldera, garaipena erdiesteko borroka izugarriarekin, eta erorikoak ez dira falta izan. Horietako batean, Richie Porte (Ineos) australiarra, garaipena lortzeko faboritoetako bat, erretiratu egin behar izan da.
Ihesaldiak, kontrolpean
Ekitaldi honetako lehen ihesaldia Fabien Doubey (Total Direct) frantziarrarena batena izan da. Bost minutuko errenta lortu arte utzi dio tropelak aurrera egiten, baina ez dio gehiagorako baimenik eman, Deceuninck Quick Step taldea arduratu baita ihesaldia kontrolatzeaz.
Tropela Doubey harrapatzetik gertu zegoenean, Philippe Gilbert (Lotto Soudal) belgikar klasikomano ospetsuak, munduko txapeldun izandakoak, zu bizian jo du erasoa, eta haren atzetik abiatu dira Oldani taldekidea eta Anthony Perez frantziarra.
Gilberten taldeak 35 segundoko aldea zabaldu du, baina ez da askoz urrunago joan, Deceuninck, Groupama eta Bora taldeen bultzadagatik, hau da, Bennett, Demare eta Ackermannen taldekideek erruz egindako lanarengatik.
Bennett, sasoi betean
Azken ihesaldia bertan behera utzi ostean, tropelak abiada betean jarraitu du. Groupamak hartu du gidaritza, Demareren alde lan egiteko asmoz. Talde frantziarrak urrunetik ekin dio esprintari hainbat taldekideren bultzadarekin, baina Bennett agertu da bere pedal-kolpe boteretsuaren garaipena bereganatzeko.
Astelehen honetan, lasterketako bigarren etapa jokatuko da, Oinville-sur-Montcientetik Amilly artean (188 kilometro).
Hurrengo zuzenekoak
28 | 11:00 - 14:00 | PILOTA | Afizionatuen Diario Vasco Txapelketa |
28 | 17:15 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Artola-Mariezkurrena II vs Elordi-Zabaleta |
29 | 23:15 - 00:45 | ERREMONTEA | Binakako Txapelketako finala |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa