Txirrindularitza
Omloop Het Nieuwsbald klasikoa
L.E.A. | EITB MEDIA
Italiarraren atzetik, Jake Stewart 21 urteko britainiarra (Groupama-FJD) eta Sep Vanmarcke belgikarra (Israel Start-Up Nation) helmugaratu dira.
Davide Ballerini, helmugan. Argazkia: Efe.
Davide Ballerini Deceuninck-Quick Step taldeko italiarra gailendu da Omloop Het Nieuwsbald lasterketako azken esprintean, Gante eta Ninove hiri belgikarren artean 200,5 kilometroko ibilbidea egin ostean.
Azken metroetan, Ballerini pedal kolpearen indarraz baliatu da aurkari guztiak atzean utzi eta esprinta irabazteko. Bere atzetik Jake Stewart 21 urteko britainiarra (Groupama-FJD) eta Sep Vanmarcke belgikarra (Israel Start-Up Nation) sartu dira. Alex Aranburu Astana taldeko gipuzkoarrak seigarren egin du.
26 urteko Ballerinik bere ibilbide profesionalean lortzen duen zazpigarren garaipena da, 2021eko hirugarrena, Proventzako Itzulian bi etapa irabazi ostean.
A dominant sprint victory for Davide Ballerini! ¿¿¿ #OHN21 #OHNmen pic.twitter.com/jy6i4ucNlk
— OmloopHetNieuwsblad (@OmloopHNB) February 27, 2021
Hurrengo zuzenekoak
Ez dago zuzenekorik |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa