14:15

Txirrindularitza

UAE TOURRA, 3. etapa

Pogacar, nagusi Jebel Hafeeteko igoeran

EITB MEDIA

Esloveniarrak lidergoa sendotu du 3. etapako garaipena eskuratuz.

1:31
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Arabiar Emirerri Batuetako Tourreko hirugarren etapa maldan gora erabaki da. Tadej Pogacarrek (UAE Emirates) lidergoa sendotu egin du irabazi eta gero; esloveniarra Adam Yatesekin (INEOS) helmugaratu da eta indartsuago amaitu du etapa garaipena eskuratuz.

Jardunaldia Al Ainen hasi eta Jebel Hafeeteko gainean amaitu da 166 kilometro burututa.

Pogacarrek eta Yatesek 48 segundoko aldea erdietsi dute faboritoen bigarren tropeltxoarekin, bertan Sergio Higuita, Emanuel Buchmann,  Joao Almeida eta Harm Vanhoucke izan dira.

Asteazkeneko laugarren etapa gizon azkarrei zuzenduta dago, irteera eta helmuga Al Marjan Islanden, eta204 kilometro egin beharko dituzte.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    21 Zuzenean 00:00 - 01:10 ZESTA-PUNTA | Gizonezkoen Hondarribiko Grand Slameko finala
    21 11:59 - 13:59 ZESTA-PUNTA | Emakumezkoen Hondarribiko Grand Slameko finala
    21 15:30 - 17:09 ERREMONTEA | Banakako finala: Ansa II vs Urriza
    21 17:10 - 19:59 PILOTA | San Mateoak: Ezkurdia-Martija vs Dario-Rezusta
    22 22:00 - 00:30 HERRI KIROLAK | EUSKAL PENTATLOIKO FINALA

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena