Txirrindularitza
UAE TOURRA (1. etapa)
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Ziklo-kroseko munduko txapeldun berria izan da azkarrena txirrindulari talde txiki bateko esprintean. Jardunaldian zehar hainbat haize-babes izan dira protagonista.
Mathieu van der Poel garaipena ospatzen. Argazkia: ETBren bideo batetik hartutako irudia
Mathieu Van der Poel (Alpecin-Fenix) herbeheretarrak irabazi du Arabiar Emirerri Batuetako Tourreko lehen etapa David Dekker (Jumbo-Visma) herrikidearen eta Michael Morkov (Deuceninck Quic-Step) daniarraren aurretik.
Duela hiru aste ziklo-kroseko Munduko Txapelketa bereganatu zuen Van der Poelek garbi nagusitu da helmugan. Etapan zehar hainbat haize-babes gertatu dira, eta horietan Movistar taldea ez da batere ondo moldatu, eta, horren ondorioz, Espainiako taldeko txirrindulariak garailearengandik ia 8 minutu eta erdira iritsi dira.
Horrenbestez, Van der Poel da lasterketako lehen liderra, aurtengo denboraldian jokatzen den World Tour mailako lehendabizikoa. Gainsarien eraginez, lau segundoko tartea ateratzen dio Dekkerri eta zortzi Morkov daniarrari.
Astelehen honetan bigarren etapa jokatuko da, 13 kilometroko bakarkako erlojupekoa, hain zuzen ere, Al Hudayriyat Islanden hasi eta amaituko den zirkuitu batean.
Hurrengo zuzenekoak
25 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa