10:24

Txirrindularitza

Ofiziala

Flandriako klasika, "ateak itxita"

EITB MEDIA

Het Nieuwsblad, Nokere Koerse, Flandriako Tourra, Gante-Wevelgem, Flandrian Zehar, Escaldko Sari Nagusia eta Brabanteko Gezia lasterketak zalerik gabe jokatuko dira.

  • Van der Poel eta Wout Van Aert, Flandriako Tourrean

    Van der Poel eta Wout Van Aert, Flandriako Tourrean. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Thomas Van Den Spiegelek, Flanders Classic enpresako zuzendariak, aurtengo Flandriako klasikek euren datak mantenduko dituztela iragarri du, baina bide batez, zalerik gabeko lasterketak ere izango direla esan du.

Koronabirusaren pandemiaren ondorioz ibilbidearen leku interesgarrienetan ez da zalerik egongo, "gure probak antolatuko ditugu, bai, baina publikorik gabe. Ibilbidearen leku edo bazter batzuetan, hots, mendiko gainetan, galtzada-harriko zonetan, etab. ez da zalerik egongo. Bakarrik errepidearen ondoan bizi direnek izango dute aukera txirrindulariak bertatik ikusteko, hori bai maskara jarrita dutela eta behar den arretarekin", adierazi du Van Den Spiegelek.

Beraz, Het Nieuwsblad (otsailak 27), Nokere Koerse (martxoak 17), Flandriako Tourra (apirilak 5), Gante-Wevelgem (martxoak 28), Flandrian Zehar (martxoak 31), Escaldako Sari Nagusia (apirilak 7) eta Brabanteko Gezia (apirilak 14) lasterketak ateak itxita egingo dira.

Samyneko Sari Nagusia, nahiz eta Flandriako klasiken barruan egon ez, publikorik gabe egingo dela iragarri dute ere.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    25 Zuzenean 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena