18:33

Txirrindularitza

2002ko Espainiako Itzulia

Koronabirus positiborik ez Espainiako Itzuliko txirrindulariei egindako probetan

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Bahrain MacLaren eta Sunweb taldeetako bi teknikari baino ez daude kutsatuta, eta dagoeneko isolatuta daude.

  • Movistar taldeko zenbait txirrndulari Arrateko aldapetan entrenatzen.

    Movistar taldeko zenbait txirrndulari Arrateko aldapetan entrenatzen. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Espainiako Itzuliaren 75. ekitaldian parte hartuko duten 176 txirrindularietako batek ere ez du positiborik eman lasterketa hasi aurreko PCR testetan.

Vueltak 500 test egin zituen guztira, eta Bahrain McLaren taldeko teknikari batek eta Sunwebeko beste batek bakarrik izan dute emaitza positiboa; ondorioz, dagoeneko isolatuta daude, indarrean dagoen osasun protokoloa eta legedia betez.

Vueltako osasun protokoloa UCIren protokoloaren barruan kokatzen da, "koronabirusaren pandemiaren testuinguruan, errepideko txirrindularitzako denboraldia berriz irekitzeko jarraitu beharreko prozeduretan", hain zuzen ere.

Hartara, parte hartuko duten hogeita bi taldeek, euren txirrindulariek zein talde teknikoko kideek, PCR testak gainditu zituzten igande honetan.

Vueltak 14 metroko trailer bat du, laborategi mugikor gisa funtzionatuko duena, eta bertan osasun arloko 18 profesionalek egingo dute lan, lasterketaren osasun segurtasuna bermatzeko eta testak edozein unetan egiteko.

Laborategi mugikor horren ekipamenduari esker, emaitzak 24 ordutan soilik lor daitezke, eta egunean 1.000 lagin aztertzeko gai da, beharrezkoa izanez gero.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    21 11:59 - 13:59 ZESTA-PUNTA | Emakumezkoen Hondarribiko Grand Slameko finala
    21 15:30 - 17:09 ERREMONTEA | Banakako finala: Ansa II vs Urriza
    21 17:10 - 19:59 PILOTA | San Mateoak: Ezkurdia-Martija vs Dario-Rezusta
    22 22:00 - 00:30 HERRI KIROLAK | EUSKAL PENTATLOIKO FINALA

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena