00:20

Txirrindularitza

8. ETA AZKEN ETAPA

Simon Yatesek bereganatu du Tirreno-Adriatiko eta Gannak azken erlojupekoa

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Britainiarrak aurreko etapetan lortutako abantaila baliatu du erlojupekoan, eta behin betiko garailearen elastiko urdina eskuratu du.

3:04
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Simon Yates (Mitchelton-Scott) txirrindulari britainiarrak Tirreno-Adriatiko lasterketa bereganatu du astelehen honetan, Filippo Gannak (Ineos Grenadiers) irabazi duen 10,1 kilometroko azken erlojupekoaren ostean.

Etapa hasieran, Yatesek 16 segundoko tartea zuen Rafal Majkarekiko (Bora-Hansgrohe), 39 segundokoa Geraint Thomasekiko (Ineos Grenadiers) eta 49koa Aleksandr Vlasovekiko (Astana).

Erlojuaren aurkako borrokan aditua ez izan arren, Mitchelton taldeko britainiarrak bere herrikide Geraint Thomasek jarritako estualdiari aurre egiten jakin du, eta azkenerako podiumeko lehen maila eskuratu du 17 segundoko aldearekin soilik izan bada ere.

Thomas laugarren izan da etapan, Filippo Ganna taldekide eta irabazlearengandik 28 segundora. Gannaren atzetik Victor Campenaerts (NTT Pro Cycling) sailkatu da bigarren, 18 segundora, eta Rohan Dennis (Ineos) hirugarren, 26 segundora.

Yates hamazortzigarren helmugaratu da, irabazleak baino 50 segundo gehiago erabilita, baina aurreko egunetan lortutako abantaila baliatzen jakin du bere lehendabiziko Tirreno-Adriatiko lasterketa eskuratzeko.

Rafal Majkak, bere aldetik, podiumean jarraitu du, baina postu bat galduta.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena