18:57

Txirrindularitza

Tirreno-Adriatikoa (2. etapa)

Ackermannek bigarren etapa jarraian irabazi du, berriro Gaviria mendean hartuta

Erredakzioa

Pascal Ackermannek lortu du garaipena Tirreno - Adriatikoa lasterketako bigarren etapan eta sailkapen nagusiko lehen postua sendotu du.

1:58
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Pascal Ackermannek (Bora-Hansgrohe) irabazi du Tirreno - Adriatikoa lasterketako bigarren etapa, Camaiore eta Follonica artean egin dena (201 kilometro), eta bigarren garaipena jarraian erdietsi du. Alemaniarrak lidertza ere sendotu du.

Astelehenean bezala, esprintean Ackermann nagusi izan da Fernando Gaviria (UAE) kolonbiarra mendean hartuta. Astelehenean Pascal Ackermannek lortutako garaipena estua izan bazen, asteartekoa ez da atzean gelditu. Lehen etapan alemaniarrak ezustekoa eman zuen atzetik etorri eta garaipena lortuta; bigarren etapan, ordea, Gaviria izan da atzetik etorri dena, nahiz eta kolonbiarrak ezin izan duen esprinta etapa garaipenarekin biribildu.

Sailkapen nagusian, lehen postuan dagoen Ackermannek 8 segundo ateratzen dizkio Gaviriari (bigarren) eta 16 segundo Magnus Corti (hirugarren).

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    27 18:00 - 20:00 IGERIKETA | Donostiako Gabonetako Saria
    28 22:10 - 00:30 PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Jaka-Imaz

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena