Txirrindularitza
Irailerako aurreikusita zeuden
Agentziak | Erredakzioa
Lehia Suitzan egiteko aurreikusita zegoen, irailaren 20tik eta 27ra. UCI beste egoitza baten bila ari da, lehiaketa segurtasun osoarekin egiteko.
Txirrindularien tropela, lasterketa batean. Argazkia: Efe.
UCI Nazioarteko Txirrindularitza Batzodeak konfirmatu egin du Aigle-Martignyn, Suitzan, egin behar zituzte errepideko munduko txapelketak bertan behera geratu dira Suitzako agintariek koronabirusaren ondorioz jarritako murrizketengatik. Txapelketa irailaren 20tik 27ra egitekoa zen eta,momentuz, ez dago adata horiek aldatzeko asmorik, baina beste egoitza baten bila ari dira aurtengo edizioa segurtasun osoarekin egitea bermatzeko.
Suitzako Batzorde Federalak 1.000 pertsona baino gehiago batzen dituzten ekitaldiak debekatzeko neurria hartu du, eta debekua irailaren 30era arte indarrean izango da. Ondorioz, ezin dira munduko txapelketak egiteko beharrezkoak diren baldintzat bete. "Errepideko munduko txapelketa ez da Aigle-Martigby herrian egingo", konfirmatu du UCIk.
Hala ere, txirrindularitza munduan dagoen aginte nagusiak azpimarratu du "ordezko proiektu baten bila" ari direla 2020ko edizioa egiteko. "Lehentasuna Europan egitea da eta aurreikusitako datetan", azaldu dute. Horrela, "aurreikusitako lasterketa guztiak egitea ala,behintzat, horietako batzuk egitea" da asmoa.
Hurrengo zuzenekoak
27 | 18:00 - 20:00 | IGERIKETA | Donostiako Gabonetako Saria |
28 | 22:10 - 00:30 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Jaka-Imaz |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa