17:57

Txirrindularitza

Abuztuaren 12tik 16ra

Ineos eta Jumbo-Visma, 'onenekin' Dauphine Kriteriumera

Erredakzioa

Jumbo-Visma taldean Primoz Roglic, Wout Van Aert eta Tom Dumoulin egongo dira besteak beste. Ineosen, bestalde, Egan Bernal, Geraint Thomas eta Chris Froome egongo dira.

  • Roglic eta Bernal

    Primoz Roglic eta Egan Bernal l'Aineko Tourrean. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Dauphine Kriteriuma abuztuaren 12an hasi eta 16an amaituko da. Auren, 72. edizioak, bost etapa izango ditu ohikoak dituen zortzi etapak beharrean. Tropeleko txirrindulari aipagarri gehienak bertan egongo dira.

Frantziako Tourrerako gero eta gutxiago falta da, eta garaipena lortzeko faboritoak diren txirrindulariak prestaketaren azken fasean daude. Adibdez, Primoz Roglic, Tom Dumoulin, Wout Van Aert (Jumbo-Visma), Egan Bernal, Geraint Thomas, Chris Froome (Ineos), Julian Alaphilippe (Deceuninck-Quick Step), Romain Bardet (Ag2r La Mondiale) edo Thibaut Pinot (Groupama-FDJ) txirrindulariek euren partaidetza baieztatu dute.

Jumbo-Visma eta Ineos taldeen arteko lehia azpimarratu daiteke, biek ala biek talde sendoak osatu baituzte Dauphinerako. Jumbo Vismak zazpi txirrindulari hauek daramatza: Tom Dumoulini, Robert Gesink, Steven Kruijswijk, Sepp Kuss, Tony Martin, Primoz Roglic eta Wout Van Aert. Bestalde, Ineos taldea zazpi hauek osatzen dute: Chris Froome, Egan Bernal, Jonathan Castroviejo, Michal Kwiatkowski, Pavel Sivakov, Geraint Thomas eta Dylan Van Baarle.

Lasterketak ez du erlojupekorik izango, baina mendiko lau etapa egongo dira. Hemen kontsulta ditzakezu etapa guztien profilak.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    25 Zuzenean 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena