Txirrindularitza
5. etapa
Erredakzioa
Belgikarrak eta italiarrak biribildu egin dute Deceuninck-Quick Step taldeak Poloniako Itzulian egin duen lan bikaina.
Remco Evenepoel, Poloniako Itzuliko irabazlea. Argazkia: EFE
Remco Evenepoelek (Deceuninck-Quick Step) irabazi du Poloniako Itzulia, igande honetan bosgarren eta azken etapa bukatu ostean. Zakopane eta Cracovia arteko etapak 188 kilometroko ibilbidea izan du, eta Davide Ballerinik (Deceuninck-Quick Step) lortu du garaipena esprintean.
Aurten San Juaneko Itzulian (Argentina), Algarveko Itzulian (Portugal) eta Burgosko Itzulian (Espainia) lortutako garaipenei gehitu die Poloniako Itzulian erdietsitakoa.
Azken etapa esprintean erabaki da eta Ballerini izan da onena. Pascal Ackermann (Bora-hansgrohe) izan da bigarren eta Alberto Dainese (Sunweb) hirugarren. Sailkapen nagusiko lehen postua Remco Evenepoelek bete du, Jakob Fugslang (Astana) izan da bigarren 1'52"ra, eta Simon Yates (Mitchelton-Scott) hirugarren 2'28"ra.
Hurrengo zuzenekoak
Ez dago zuzenekorik |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa