Txirrindularitza
Poloniako Itzulia (4. etapa)
Erredakzioa
Richard Carapazek lidertza galdu du Poloniako Itzuliko etapa nagusian. Remco Evenepoel izan da laugarren etapako irabazlea eta lider berria.
Evenepoelek garaipena eskaini dio Jakobseni. Argazkia: EFE
Remco Evenepoelek (Deceuninck-Quick-Step) irabazi du Poloniako Itzuliko laugarren etapa, Bukovina Resort eta Bukowina Tatrzanska artean egin dena eta 173 kilometroko ibilbidea izan duena. Gainera, liderraren elastikoa jantzi du belgikarrak, etapa nagusian Richard Carapazek (Ineos) ezin izan baitio lidertzari eutsi.
Ezustean harrapatu du tropela Evenepoelek jo duen erasoak, ihesaldia behera bota ostean etorri baita. Momentu horretan, Carapazek 17 kilometro zeramatzan aurrekoak harrapatu nahian, eroriko bat izan baitu. Ekuadorreko txirrindulariak denbora galdu du, ezin izan dio lidertzari eutsi, eta Poloniako Itzulia irabazteko aukera paregabea galdu du.
Evenepoel izan da irabazlea, Jakob Fuglsang (Astana) izan da bigarren 1'48"ra, eta Simon Yates (Mitchelton-Scott) hirugarren 2'22"ra. Sailkapen nagusiko lehen postuan da Remco Evenepoel, 1'52"ko abantaila ateratzen dio bigarren den Fuglsangi, eta 2'28" Simon Yates hirugarrenari.
Hurrengo zuzenekoak
Ez dago zuzenekorik |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa