16:35

Txirrindularitza

II. Challengea

Aleksandr Vlasoven erakustaldia Mont Ventouxen

eitb.eus

Gari Bravo (Euskaltel Euskadi) eguneko ihesaldi luzeko protagonista izan da; Richie Portek bigarren egin du eta Guillaume Martinek hirugarren.

  • Aleksandr Vlasov, Astana

    Aleksandr Vlasov, Astana

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Aleksandr Vlasov Astana taldeko txirrindularia izan da garailea Mont Ventouxeko Igoerako II. Challengean. Txirrindulariek guztira 179 kilometro burutu dituzte Vaison-la-Romaine eta mendate mitikoaren artean.

Proventzako Tourrean etapa bat irabazi zuen 24 urteko errusiarrak 18 segundo atera dizkio bigarrenari, Trek-Segafredoko Richie Porteri eta ia minutu bat hirugarrenari, Guillaume Martini (Cofidis).

Nairo Quintana (Team Arquéa Samsic) eta Miguel Ángel Lopez (Astana) kolonbiarrak zortzigarren eta hamabigarren helmugaratu dira, hurrenez hurren.

Bestalde, nabarmentzekoa da Gari Bravoren (Euskaltel Euskadi) lana eguneko ihesaldi luzeko protagonista baita, baina Mont Venotux igotzen hasi bezain pronto harrapatu dute.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena