11:28

Txirrindularitza

Koronabirusa

UCIk zigorrak ezarriko dizkie osasun protokoloak betetzen ez dituztenei

Agentziak | Erredakzioa

Zigor horien ondorioz, UCIk lasterketa bat nazioarteko egutegitik kanpo uzteko aukera izango du.

  • Txirrindulariak, tenperatura kontrola pasatzen

    Txirrindulariak, tenperatura kontrola pasatzen. Argazkia: Efe.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Nazioarteko Txirrindularitza Batzordeak osasun protokoloa betetzen ez dituzten guztiak (txirrindulariak, taldeak eta antolatzaileak) zigortuko ditu, ohar batean aditzera emandakoaren arabera.

Burgosko Itzulian COVID-19arekin lotuta bost txirrindularik lasterketa utzi behar izan zutela ikusita (ez zuten positiboe man baina kutsatutako pertsonekin kontaktuan izan ziren) UCIk argi utzi nahi izan dudatozen asteetan osasun protokoloak betetzen ez dituztenei jarriko dizkien zigorrak zeintzuk izango diren.

Hasteko, txirrindulari batek ezin izango du lasterketa batean parte hartu "protokoloak ezartzen dituen proba diagnostikoak aurkezteko orduan akatsen edo gabeziaren bat antzemanez gero".

Halaber, isunak eta bestelako zigorrak ezarriko dira osasun protokoloa betetzen ez den kasuetan. Baina betebehar hori ez dagokie taldeei eta txirrindulariei bakarrik, araudia antolatzaileei era aplikatuko zaie.

David Lappartient, UCIko presidenteak adierazi duenez, "protokoloa betetzea kolektiboaren izenean aritzea da".

Ondorioz, "lasterketa bateko antolatzaileak protokoloa betetzen ez duenean, UCIk lasterketa hori nazioarteko egutegitik kanpo uztea erabaki dezake".

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena