Txirrindularitza
Lehenengo etapa
Erredakzioa
Austriarra lasterketaren lider berria da. Alex Aranburu eta Mikel Landa laugarren eta bosgarren sailkatu dira, hurrenez hurren.
Felix Grobschartnerrek irabazi du 2020ko Burgosko Itzuliaren lehenengo etapa. Mirador del Castillo behatokian amaiera izan duen etapa irabazteaz gain, lidertza ere eskuratu du austriarrak. Euskaldunen artean, Alex Aranburu (Astana) laugarren sailkatu da eta Mikel Landa (Bahrain McClaren) bosgarren.
Austriako txirrindulariak 800 metroren faltan erasoa egin du eta sailkapen nagusirako faboritoak diren txirrindulariak ustekabean harrapatu eta bakarrik helmugaratu da. Atzetik, Joao Almeida (Quick Step Floors) eta Alejandro Valverde (Movistar) bigarren eta hirugarren sailkatu dira, 8 segundoko aldearekin.
Bestalde, etapak utzitako ezustekorik nagusiena Gijs Leemreisek (Jumbo-Visma) izandako eroriko izan da. Horretan, herbeheretarrak atzamar baten ebaketa jasan du. Leemreisekekin batera, Sebastian Henao (Team Ineos) kolonbiarra ere erorikoan izan da, eta lasterketa utzi behar izan du.
Horrenbestez, Felix Grobschartner austriarra 2020ko Burgosko Itzuliaren sailkapen nagusiko lehenengo liderra da. Asteazkenean 168 kilometroko bigarren etapa izango dugu, Castrojeriz eta Villadiego artean. Etapa guztiak zuzenean, 15:00etatik aurrera, ETB1n eta eitb.eus-en.
Hurrengo zuzenekoak
27 | 18:00 - 20:00 | IGERIKETA | Donostiako Gabonetako Saria |
28 | 22:10 - 00:30 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Jaka-Imaz |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa