12:00

Txirrindularitza

5 milioi euro

Peter Sagan, diru gehien irabazten duen txirrindularia

eitb.eus

Ineos taldeko Chris Froome (4,5 milioi), Geraint Thomas (3,5) eta Egan Bernal (2,7) jarraitzen diote eslovakiarrari.

  • Peter Sagan, diru gehien jasotzen duen txirrindularia

    Peter Sagan, diru gehien jasotzen duen txirrindularia

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Peter Sagan (Bora-hansgrohe), munduko txapelketa hiru aldiz irabazi duen gizona, 2020an diru gehien irabazten duen txirrindularia da, 5 milioi eurorekin.

L'Equipe egunkariak egindako txostenean Ineos taldeko hiru gizon daude bigarren, hirugarren eta laugarren tokian, hots, Chris Froome (4,5 milioi), Geraint Thomas (3,5) eta Egan Bernal (2,7), hurrenez hurren.

Bosgarren lekuan 2016ko Espainiako Itzulia irabazi zuen Fabio Aru (UAE Team Emirates) dago 2,6 milioi eurorekin. TOP 10a Michal Kwiatkowski (Ineos, 2,5), Julian Alaphilippe (Deceuninck - Quick Step, 2,3) eta Alejandro Valverde (Movistar, 2,2), Vincenzo Nibali (Trek-Segafredo, 2,1) eta Richard Carapaz (Ineos, 2,1) txirrindulariek osotzen dute.

Beste maila batean, 2 milioi euro baino gutxiago izen handiko beste gizon batzuk daude, esaterako, Thibaut Pinot (Groupama -FDJ), Primoz Roglic (Jumbo-Visma), Nairo Quintana (Arkéa-Samsic), Elia Viviani (Cofidis) eta Tom Dumoulin (Jumbo -Visma).

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    25 Zuzenean 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena