Txirrindularitza
Koronabirusari aurre egiteko
eitb.eus
Etxeko bizikletarekin egiten diren kilometroak eurotan bihurtu nahi dituzte, Laboral Kutxaren laguntzarekin.
Mikel Landa
Albisteak (1)
Koronabirusaren pandemiari aurre egiteko Mikel Landak eta Euskadi Fundazioak Nafarroako eta Euskadiko Elikagaien Bankuentzat 50.000 euro lortzeko ekimen bat bultzatu dute, Laboral Kutxak jarriko duen dirua, alegia.
Etxeko bizikletarekin denen artean egiten diren kilometroak eurotan bihurtu nahi dira. Apirilaren 13tik 19ra bitartean egitekoa da iniziatiba COVID-19aren pandemiari aurre egiteko.
'Ekimen honek jomuga argia du eta diru hori lortzeko txirrindularitzako zaleek etxean derrigorrean egin behar dituzten kilometroak, errepidera ezin direlako irten, xede soziala izatea. Familia askok elikagaien beharra dute pandemiagatik' azaldu du Laboral Kutxak prentsa ohar batean.
Hurrengo zuzenekoak
10 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | 4 t'erdiko finalaurrekoak: Altuna III vs Laso |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa