13:02

Txirrindularitza

Koronabirusaren eragina

Tourra jokatzen bada 'gauza arraroak' gertatuko direla uste du De Gendtek

eitb.eus

Lasterketak bertan behera geratu direnez Frantziako Tourrerako prestakuntza guztiz aldatu egin da.

  • De Gendten garaipen bat Tourrean

    De Gendten garaipen bat Tourrean

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Thomas De Gendt (Lotto Soudal) txirrindulariak Frantziako Tourraren inguruan hitz egin du. Belgikarrak Tourra jokatzen bada 'gauza arraroak' gertatuko direla iragarri egin du.

Koronabirusa dela eta lasterketak bertan behera geratu dira edo egutegian data aldatu dute, beraz, Frantziako Tourrerako txirrindulari bakoitzaren prestakuntza guztiz aldatu egin da.

'Tourra jokatzen bada, horrela espero dut, gauza arraroak gertatuko dira. Normalean ondo egiten dutenek ez dute hain ondo egingo eta alderantziz', adierazi du Lotto Soudaleko gizonak.

De Gendtek 33 urte ditu eta Tourrean bi etapa irabazi ditu eta Giroan eta Vueltan beste bat. Aurten Giroa egin behar zuen, baina orain Tourrera begira dago Italiako lasterketa noiz jokatuko den airean baitago.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena