Txirrindularitza
Andaluziako Itzulia, 5. etapa
Agentziak | Erredakzioa
Azken eguneko erlojuaren kontrakoan, Pello Bilbaok laugarren egin du eta Ion Izagirrek seigarren. Izagirre, gainera, laugarren geratu da sailkapen nagusian.
Jakob Fuglsang, podiumean. Argazkia: Efe.
Jakob Fuglsang danimarkarrak irabazi du Andaluziako Itzulia, azken eguneko erlojuaren kontrako saioaren ostean. Erlojupekoak 13 kilometro izan ditu eta Dylan Teuns izan da azkarrena, 18:55ko denbora eginda. Fuglsnangek 8 ehuneneko gehiago egin ditu.
Etapan laugarren Pello Bilbao izan da, hiru segundoa, eta Ion Izagirreseigarren, 17 segundora. Sailkapen nagusiko lehen euskal txirrindularia Mikel Landa izan da, hirugarren postuan, liderrarengandik minutu eta 12 segundora, eta Ion Izagirre laugarren, minutu eta 18 segundora.
Hurrengo zuzenekoak
25 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa