18:57

Txirrindularitza

Andaluziako Itzulia (4. etapa)

Haigek irabazi du Granadan, Landa hirugarren izan da, eta Ion Izagirre laugarren

Erredakzioa

Jack Haig australiarrak irabazi du Andaluziako Itzuliko laugarren etapa, azken metroetan Jakob Fuglsang liderra eta sailkapen nagusian 2. den Mikel Landa gaindituta.

  • Haig eta Fuglsang. Argazkia: EFE

    Haigek Fuglsang gainditu eta etapa garaipena eskuratu du. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Jack Haigek (Mitchelton Scott) irabazi du Andaluziako Itzuliko laugarren etapa, Villanueva de Mesia eta Granada artekoa, eta 125 kilometroko ibilbidea izan duena. Jakob Fuglsangek (Astana) lidertzari eutsi dio, eta sailkapen nagusian bigarren den Mikel Landarekiko (Bahrain) 14 segundoko abantailarekin helduko da azken etapara.

Azken etapako erlojupekoak erabakiko du Andaluziako Itzuliko irabazlea. Fuglsang eta Haig dira garaipena lortzeko faboritoak eta Mikel Landa ere borrokan ibiliko da, nahiz eta erlojuaren kontrako saioetan ez den ondo moldatzen.

Haigek, Fuglsangek eta Landak ihes egin dute El Purcheko igoeran, eta euren artean lehiatu dira etapa garaipenaren bila. Landak jo du lehen erasoa, Fuglsangek erantzun dio, eta garaipena Haigek lortu du. Fuglsang izan da bigarren, eta Landa hirugarren. Irabazlearengandik 27 segundora, laugarren izan da Ion Izagirre (Astana),  eta hamargarren amaitu du Pello Bilbaok (Bahrain), 1'14"ra.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    25 Zuzenean 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena