12:14

Txirrindularitza

Bost etapa

Mikel Landa Andaluziako Itzulian berragertuko da

eitb.eus

Jakob Fuglsangek, Ion Izagirreren laguntzarekin, aurten ere garaipena lortu nahi du.

  • Mikel Landa (Bahrain)

    Mikel Landa (Bahrain)

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Gaur hasiko da Andaluziako Itzuliko LXVI. edizioa Alhaurinen. Bertan 147 txirrindularik hartuko dute parte, 21 taldetan banatuta, horietatik World Tourreko 8 daude, 12 ProTeams eta Kontinental bat.

Guztira bost etapa jokatuko dira eta 687,5 kilometro egin beharko ditu tropelak.

Jakob Fuglsang (Astana), Mikel Landa (Team Bahrain), Enric Mas eta Marc Soler (Movistar) dira faborito nagusienak garaipena erdiesteko. Fuglsang danimarkarra, iazko txapelduna, errepikatzeko asmoz heldu da eta horretarako Ion Izagirreren laguntza izango du Astana taldean.

Beste alde batetik, Mikel Landa, istripua eta erorikoa izan eta gero, berriro ere bizikleta gainean izango da lehiatzeko asmoz eta onenekin egoteko Pello Bilbao izango du ondoan gasteiztarrak; Enric Mas eta Marc Soler izango dira Movistar Teameko taldeburuak.

Eta ezin ditugu ahaztu maila handiko beste txirrindulari batzuk, esaterako Damiano Caruso, Sonny Colbrelli, Matej Mohoric, Dylan Teuns eta Mark Padun.

Ibilbidea

1. etapa: Alhaurín de la Torre (Malaga)- Grazalema (Kadiz), 173,9 kilometro

2. etapa: Sevilla - Iznajar (Kordoba), 198,7 km

3. etapa: Jaén - Ubeda (Jaen), 175 km

4. etapa: Villanueva Mesia (Granada) - Granada, 126 km

5. etapa: Mijas - Mijas (Malaga), 13 km, erlojupekoa.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena