Txirrindularitza
Valentziako Itzulia, 4. etapa
Agentziak | Erredakzioa
Esloveniarrak bigarren etapa garaipena lortu du aurtengo edizioan. Lasterketa igandean amaituko da, ibilbide laua duen 97 kilometroko etapa batekin.
Pocagar lider berria, helmugan sartzen. Argazkia: Efe.
Tadej Pogacar esloveniarrak (UAE Emirates) irabazi du Valentziako Itzuliko laugarren etapa. Ibilbideak 170 kilometro izan ditu, Calpe eta Sierra de Bernia (Altea) artean. Pogacarrek lau ordu 22 minutu eta 3 segundoko denbora egin du, eta líder jarri da sailkapen nagusian, itzulia amaitzeko etapa bakarra falta denean.
Esloveniar gazteak erasoa jo du helmugarako hiru kilometrora, faboritoen taldean, eta zabaldutako aldeari eusteko gai izan da Sierra de Bernia lehen mailako mendatera arte. Horri esker, helmugan berea izan da lehena eta liderraren jertsea jantzi du.
Ion Izagirre zazpigarren postuan sartu da.
Valentziako Itzulia igandean amaituko da, Paterna eta Valentzia artean 97,7 kilometroko ibilbidearekin.
Hurrengo zuzenekoak
28 | 11:00 - 14:00 | PILOTA | Afizionatuen Diario Vasco Txapelketa |
28 | 17:15 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Artola-Mariezkurrena II vs Elordi-Zabaleta |
29 | 23:15 - 00:45 | ERREMONTEA | Binakako Txapelketako finala |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa