15:37

Txirrindularitza

75. edizioa

2020ko Vueltako bi etapa amaiera hartuko ditu Euskadik

EITB.EUS

EiTBk jakin duenez, Espainiako Itzuliko 4. etapa Irunen hasi eta Arraten amaituko da. Beste etapa bat Gasteizen hasiko da, eta Gaubean izango du helmuga.

1:45
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

2020ko Espainiako Itzuliak euskal errepideak izango dira protagonista. EiTBk jakin duenez, Vueltako 4. etapa Irunen hasi, Donostiatik igaro eta Arraten amaituko da, ziurrenik Karakate igaro eta gero, 2019ko Euskal Herriko Itzuliko 5. etapan egin zuten antzeko ibilbidea eginez.

Euskadik beste etapa bat ere hartuko du, Gasteizen hasiko dena, eta helmuga Gaubean izango duena. Bigarren astean egingo da etap hau, baina oraindik zehazteke dago data.

2020ko Espainiako Itzuliaren aurkezpen ofiziala abenduaren 18an egingo da.

Itzulia Herbehereetatik aterako da

Espainiako Itzuliaren 75. edizioa 2020ko abuztuaren 14an abiatuko da Utrechtetik (Herbehereak). Hala eman du jakitera lasterketa antolatzailea den Unipublic enpresak.

Horrez gain, bigarren eta hirugarren etapak ere Herbeheretan egingo dira, abuztuaren 15ean eta 16an, hurrenez hurren. Guztira, lasterketak 410 kilometro egingo ditu Herbeheretan barrena. Lehenengo etapak 23,7 kilometro izango ditu; bigarrenak 183, eta hirugarrenak 194.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena