13:14

Txirrindularitza

Babeslerik gabe

Euskadi-Murias taldea, desagertzear

eitb.eus

Deia egunkariak aurreratutakoaren arabera, taldea babeslerik gabe geratu da eta askatasuna eman die txirrindulariei talde berriak bilatzeko.

  • Mikel Iturria, Euskadi Murias taldeko txirrindularia

    Mikel Iturria, Euskadi Murias taldeko txirrindularia. Argazkia: Efe.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Mikel Iturriak Espainiako Itzulian lortutako garaipen handiaren ostean, Euskadi-Muriasen etorkizuna ziurtatuta zegoela zirudien. Baina igande honetan Deiak aurreratutakoaren arabera, babesle berriak ez du akordioa sinatu eta ez du ematen ondorengo orduetan sinatzeko asmorik duenik.

Ondorioz, taldea desagertzear dago. Euskadi Muriak 2014. urtean jaio zen Euskaltel Euskadik utzitako hutsunea betetzeko. Hiru urte eman zituen Kontinental mailan, profesionaletara jauzia eman aurretik.

Lortutako emaitza onek, Mikel Iturriak Espainiako Itzuliko 11. etapan lortutako garaipena barne, ez diote taldeari behar-beharrezkoa duen babes ekonomikoa bermatu, eta, ondorioz, azkenean Euskadi-Murias desagertu egingo dela dirudi.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    25 Zuzenean 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena