14:43

Txirrindularitza

Movistar taldea utzi du

Mikel Landa: 'Prest nago taldeburu izateko, horren bila nenbilen'

Agentziak | Erredakzioa

Arabarra Bahrein taldean arituko da datorren denboralditik aurrera, eta Frantziako Tourra da bere helburu nagusia.

  • Mikel Landa, Movistarren janzkerarekin

    Mikel Landa, Movistarren janzkerarekin. ETBko bideo batetik ateratako irudia.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Movistar taldetik alde egiteko arrazoietako bat taldeburu bakarra izatea dela aitortu du Mikel Landak arabarrak. Murgiakoa Bahrain taldean arituko da datorren denboraldian, eta Frantziako Tourra izango da bere helburu nagusia.

"Emozionatuta eta oso pozik nago nire talde berriaren liderra izateko aukerarekin. Oraindik ez dakit egitaraua zein izango den, horretaz hitz egin behar dugu, baina taldearen helburua Frantziako Tourra da. Ni taldeburu izateko prest nago. Hori da nire helburua eta horren bila nenbilen", adierazi du Landak Cyclingnews atarian.

Arabarra hirugarren izan zen 2015eko Giroan eta laugarren 2017ko Tourrean, eta argi dauka taldeko lider bakarra izan nahi duela, Movistar, Sky eta Astana taldeetan gertatutakoa ez errepikatzeko.

Movisterren Alejandro Valverderekin eta Nairo Quintanarekin partekatu behar izan du lidergoa; Skyn, berriz, Chris Froome zegoen bere gainetik, eta Astanan Fabio Aruren alde lan egin behar izan zuen. Egoera horiek "zailak" izan direla azpimarratu du Mikel Landak.

 

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    27 18:00 - 20:00 IGERIKETA | Donostiako Gabonetako Saria
    28 22:10 - 00:30 PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Jaka-Imaz

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena