17:52

Txirrindularitza

Vuelta (20. etapa)

Pogacarrentzat etapa garaipena eta podiuma; Roglicek erabakita utzi du Vuelta

Erredakzioa

Tadej Pogacarrek irabazi du Espainiako Itzuliko 20. etapa, eta podiumean, hirugarren postuan amaituko du lasterketa. Primoz Roglicek erabakita utzi du Vuelta. Valverdek (bigarren) osatuko du podiuma.

1:53
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Tadej Pogacarrek (Emirates) irabazi du Espainiako Itzuliko 20. etapa, Arenas de San Pedro eta Gredosko Plataforma artekoa, eta 190,4 kilometroko ibilbidea izan dueña. Primoz Roglicek (Jumbo Visma) erabakita utzi du Vuelta, eta podiumaren gorenera igoko da igandean.

Hirugarren etapa garaipena du 20 urteko Pogacarrek. Esloveniarrak erasoa jo du azken-aurreko mendatean, eta lehen postuan gurutzatu du helmuga. Beraz, podiumeko hirugarren postua ziurtatu du Tadej Pogacarrek. Bigarren postua mantentzea lortu du Alejandro Valverdek, etapa bigarren bukatuta, Pogacarrekiko 1'33" galdu arren. Nairo Quintana podiumetik at geratu da, 1'56" galdu baitu etapa irabazlearekiko.

Ondorioz, Primoz Roglic da Vueltako 74. Edizioko txapeldun birtuala, Valverdek bigarren amaituko du (2'33"ra), eta Pogacar (2'55") izango da hirugarren.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    09 16:15 - 18:15 FUTBOLA | Vila-real vs Alaves
    09 17:15 - 20:00 PILOTA | Lau t'erdiko txapelketa | Finalaurrekoa: Jaka vs P. Etxeberria

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena